Consejos de Belleza de Peluqueria

Promocion Primavera Verano 2007. Consejos de Peluqueria
"" NABARMENDU ZURE HAZPEGIAK ORRAZKERA PERTSONALIZATU BATEKIN

Uda gerturatzen den heinean, beti gure itxura aldatzeko gogoak izaten ditugu eguraldi onarekin batera gure irudirik onena emateko. Horretarako aukera ezin hobea gure orrazkera berritzea da. Baina lehenik eta behin, kontutan izan behar dugu edozein orrazkerak ez duela balio pertsona guztiontzat. Aurpegi borobilduak, kokots nabarmenduak, kopeta zabalak… orrazkera egokia aurkitzea lan zaila izan daiteke profesionalen ezagupen eta aholkurik gabe. Ez kezkatu! Ez duzu zertan ilea radikalki moztu behar zure itxura aldatu ahal izateko. Horregatik, gure zentrora gertura zaitezke eta hemen zure ezaugarri eta gustuen baitan zurekin bat datorren orrazkera aurkituko dugu.

""

""
"" PRIMERAKO ILEA LORTU

Udarekin batera gure ileari arreta handiagoa eskaini beharko diogu. Eguzki izpiak, kloroa, itsasoko ura… kanpo eragile hauek guztiek zure ilea lehorragoa, disdira gutxiagorekin eta hidratazio gutxiagorekin uzten dute. Hori dela eta, garrantzitsua da zure ileari arreta berezi batzuk eskaintzea, sakonki elikatua egon dadin, itxura hauskorra eta ahula gal dezan eta hidratazio maila zuzenak berreskura ditzan.
Utz ezazu zure ilearen arreta gure esku eta tratamendu hidratatzaile baten bidez berezkoa duen disdira berreskuratzea lortuko dugu.




"" BERRITU ZURE ESTILOA KOLOREEKIN

Zure ileari argia eta disdira emateko modu egokia bizitasuna ematen duten koloreetako metxak ematea da.
Ile-horia, ile-beltzarana, ile-gorria… zure ilearen kolorea eta zure estilo pertsonala funtsezkoak dira zein tonuetako metxak izan daitezkeen egokienak jakiteko. Tonu egokia aurkitzea ez da lan erraza profesionalen ezagupenik gabe.
Jar zaitez gure eskuetan eta egun dugun koloreen lerro berriaren inguruan aholkatuko zaitugu: gorriak, laranjak, urdinak, moreak…

Erakutsi zure benetazko izaera zure ileari disdira eta argitasuna ematen dioten kolore biziago eta iraunkorragoekin. Gainera, zure estilo osoa beritu ahal duzu zure neurrirako orrazkerarekin.




NOTICIAS
2008. urtea
   MATRIKULA ZABALIK
2008-2009 kurtsorako matrikulatzeko epea zabalik dago. Informazio gehiago lortzeko, gure ikastetxetik pasa zaitez inungo kompromisorik gabe.
[ Informazio + ]
2008. urtea
   ILEAPAINKETAKO IKASTAROA %100 DIRUZ LAGUNDUA
Hurrengo uztailak 1 hasiko da ILEAPAINKETA ikastaro berria INEM-ek eta Europar Fondo Sozialaren %100 eko DIRULAGUNTZA duena.
[ Informazio + ]
2007. urtea
   2007-ko Abenduaren 18-an Bilboko Euskalduna Jauregian
HNOS. LARRINAGA IKASTETXEA-k, KALITATEA/BIKAINTASUNA-REN DIPLOMA jaso zuen, EUSKALIT-en (Kalitaterako Euskal Iraskundea) eskutik
[ Informazio + ]
CENTRO LARRÍNAGA - C/ Hurtado de Amézaga 20- 1º planta 48008 BILBAO - Tfno.: 94 415 34 00 - FAX: 94 415 38 22 - E-mail: centro@centrolarrinaga.com