Consejos de Belleza de Estética

Promociones primavera - verano 2007. Consejos de Estética
""   NOLA LORTU SABEL LAUA IZATEA

Laister udan izango gara eta guztiok itxura ona erakutsi nahi dugu, batez ere sabel lau bat eta ipur-masail sendoak.
Sabel aldean zein ipur-masailetan gantz metaketa ekiditzeko funtsezkoa da, kirola egiteaz gain, elikadura osasuntsu bat jarraitzea. Baina egun bizi dugu bizimoduak ez digu tarte handirik uzten kirola egiteko, ia gauza guztiak ia mugitu gabe egin baititzakegu: igogailua, kotxea, ordenagailua, urrutiko aginteak…eta gainera ‘tentazio’ gehiegi ditugu: goxoak, prestaturiko janariak, gantzak… Beraz, alperkeriak nagusitzen bazaitu, edo denborarik ez baduzu, beti ere edertasun tratamendu bat jarraitu ahal duzu. Tratamendu honek jarraia eta intentsiboa izan behar du, eta batez ere, baldintza konkretu batzuetan: haurdunaldiak, dietak… egoera hauetan batipat larruazaleko ildoak eta muskuluen biguntasuna azaltzen direlako.
Jar zaitez gure esku adituetan, eta berezko produktu espezifiko eta teknika berritzaileekin gorputz zein adimen ongizate maximoa emango dizugu.







""
""  NOLA LORTU OIN ERAKUSGARRIAK

Eguraldi onarekin batera, oinei arreta berezia eskaintzeko momentua ere iristen da, ederrak eta zainduak erakutsi ahal izateko.
Neguan zehar, oinetako itxien erabileraren ondorioz, azalaren deshidratazioa areagotu egiten da. Horregatik, uda partean, ezin bestekoa da gure gorputzeko atal hau behar bezala zaintzea azal leuna eta ondo trataturiko azazkalak erakutsi ahal izateko. Baina arreta eskaintzea ez da nahikoa izaten, kolorea ere eman behar zaie, eta zenbait kasutan baita dekoratu ere.
Etor zaitez gure zentrora udarako zure oinak puntuan jartzera eta ausart zaitez azazkaletako dekorazio polit batekin.






""  EMAIOZU INDARRA ETA ARGIA ZURE BEGIRADARI

Bekainen diseinu apropos batek begiradaren espresioa alda dezake beste edozerk ez bezala.
Pintzarekin oso trebea ez bazara, komenigarria izango zaizu profesional baten eskuetan jartzea begitartea behar bezala garbi dezan eta bekainari behar bezalako arkua eman diezaion. Bekainak aurpegiaren markoa dira, eta ondorioz, garbi eta ondo orraztuta dauden bekainek indar handia ematen diote begiradari. Gainera, begiradari argitasuna ere eman nahi badiozu, bekainen kizkurtze eta koloreatze tratamendu batekin lortuko duzu.

Etor zaitez gure zentrora indarra eta argia emanez zure begirada sustatzeko.


""


NOTICIAS
2008. urtea
   MATRIKULA ZABALIK
2008-2009 kurtsorako matrikulatzeko epea zabalik dago. Informazio gehiago lortzeko, gure ikastetxetik pasa zaitez inungo kompromisorik gabe.
[ Informazio + ]
2008. urtea
   ILEAPAINKETAKO IKASTAROA %100 DIRUZ LAGUNDUA
Hurrengo uztailak 1 hasiko da ILEAPAINKETA ikastaro berria INEM-ek eta Europar Fondo Sozialaren %100 eko DIRULAGUNTZA duena.
[ Informazio + ]
2007. urtea
   2007-ko Abenduaren 18-an Bilboko Euskalduna Jauregian
HNOS. LARRINAGA IKASTETXEA-k, KALITATEA/BIKAINTASUNA-REN DIPLOMA jaso zuen, EUSKALIT-en (Kalitaterako Euskal Iraskundea) eskutik
[ Informazio + ]
CENTRO LARRÍNAGA - C/ Hurtado de Amézaga 20- 1º planta 48008 BILBAO - Tfno.: 94 415 34 00 - FAX: 94 415 38 22 - E-mail: centro@centrolarrinaga.com